Copy the publisher’s public feed URL, or build an OPML reading list for another reader.
Open RSS feed · Find feeds & export OPMLArtista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatuta, astelehenetik ostiralera entzungai duzue FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.eus webgunean, eta baita gainontzeko audio plataformetan ere.
Keep this source in your dashboard and return to its latest articles. Email alerts are managed separately in Settings.
2026 fetchfeeds.com. © All rights reserved.